Indarkeria matxistaren inguruan jardun dute asteburuan Torreberrin

Baleike 2021ko aza. 21a, 16:05

'Zergatik jasaten dugu emakumeok indarkeria matxista' izeneko mintegia egin zuten atzo Zumaian, Torreberri Gaztetxean, Ikasle Abertzaleakek antolatuta. 

Indarkeria mota honez hitz egin eta hausnartzeko aukera izan zuten atzo Torreberrira inguratu ziren lagunek. 

Datorren asterako ere ekimenak prestatu ditu taldeak, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna dela eta. Hitzaldiak eta elkarretaratzea antolatu dituzte datorren ostegunerako.