Gerezi fruta-dendak gaur itxiko ditu ateak 32 urtez lanean egon eta gero

Baleike 2021ko aza. 20a, 08:57

Ortega y Gasset kalean dagoen Gerezi fruta-dendak gaur zabalduko ditu ateak azken aldiz. 

Amaiako plazatik hurbil dagoen frutategi hau 32 urtez egon da lanean, eta gaur izango du azken eguna. Gereziko jabe Maria Jose Gomezek eskerrak eman nahi ditu lerro hauen bidez fruta dendako bezero guztiei eta herritarrei oro har.