'edo ESO' erakusketaren azken egunak Oxford aretoan

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 17a, 10:00

'edo ESO' erakusketaren egonaldia azken egunetan sartu da. Igande arratsaldean itxiko ditu ateak hiru artistaren lanak biltzen dituen erakusketak Alondegiko Oxford aretoan. 

Idoia Monton, Itziar Markiegi eta Clara Elizondo artisten lanak daude ikusgai urriaren amaieratik Zumaiako erakusketa aretoan. Material desberdinekin eta estilo ezberdinetan egindako lanak bildu ditu arte garaikideko erakusketa honek.

Igandean itxiko ditu ateak edo ESO erakusketak Oxforden. 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik egunero, eta asteburuan eguerdian ere bai, 12:30etik 14:00etara.

Erakusketaren irekieran bizitakoa jasotzen du antolatzaileek prestatu duten bideo honek.