Saharar herriaren aldeko mobilizazioan izan dira Darahliko kideak, Azkoitian

Andoni Elduaien | Gorka Eizagirre 2021ko aza. 13a, 17:30

Darahliko kide Samuel Ruiz eta Irati Lizarralde Azkoitian izan dira, Saharar herriari elkartasuna adierazteko mobilizazioan. "Saharar askok 46 urte daramatzate errefuxiatuta Tindufeko basamortuan bizirauten, eta, beste batzuk, Marokok okupatutako lurraldeetan daude errepresioa jasaten. Oinarrizko giza eskubideak ez dira betetzen ez batean eta ez bestean", salatu dute.