Kauldi Odriozolak 500. gola sartu du Asobal ligan

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 11a, 13:00

2016-2017 denboraldia izan zuen lehena Kauldi Odriozolak Asobal ligan. Jokatu dituen 124 partidatan 500 gol sartu ditu datorren urtetik aurrera Nantes klubean arituko den jokalari zumaiarrak.

2016-2017 denboraldian egin zuen debuta Kauldi Odriozolak Asobal ligan, Bidasoa Irunek. Ordutik 124 partida jokatu ditu Espainiako eskubaloiaren lehen mailan. Ez hori bakarrik: denbora honetan 500 gol sartu ditu jokalari zumaiarrak. 

Cuencaren aurkako partida jokatu zuen atzo Bidasoak etxean, Artaleku kiroldegian. Gol festa izan zen, eta irundarrek lortu zituzten jokoan zeuden bi puntuak, Gaztela-Mantxakoei 38-32 irabazi ondoren. Kauldi Odriozolak hiru gol sartu zituen atzo. Guztira, oraingoz Asobal ligan jokatutako 124 partidatan 500 gol sartu ditu zumaiarrak: 105 gol 2016-2017 denboraldian, 133 2017-2018an, 2018-2019an 72 gol, 2019-2020an 76, 2020-2021 90, eta aurtengoan, oraingoz, 24 gol.

Pasa den astean albiste izan zen Odriozola, Irungo Bidasoa taldea utziko zuela iragarri zuenean. Urte amaierara arte jokatuko du zumaiarrak Irunen. Datorren denboralditik aurrera Frantziako Nantes taldean ariko da Pulpoko harrobian hazitako jokalaria.