Zumaiako TAO sistema baloratzeko mahai tekniko-politikorako bi herritar behar ditu udalak

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 11a, 10:00

Hilaren 22an eta 29an izango dira saioak. Bi herritar behar ditu udalak, horietako bat, lehentasunez, Larretxo auzokoa. Ordenantzaren aldaketaren balorazioa egingo dute.

Azaroan elkartuko da berriz ere TAO sistema baloratzeko mahai politiko-teknikoa, ordenantza berriaren inguruan aritzeko. Udal politikari eta ordezkariek nahiz ostalaritza eta merkataritza sektoreko kideek parte hartuko dute, baina ahalik eta balorazio osatuena egiteko, bi herritar ere bertan izatea nahi du udalak. Orain arte herritarrek egindako ekarpenak ere landuko dituzte saio horietan.

Herritar horietako bat, lehentasunez, Larretxo auzokoa izatea ezinbestekoa da. Parte hartzeko prest daudenek mezua bidali beharko dute mugikortasuna@zumaia.eus helbidera, izen-abizenak eta auzoa adierazita, hilaren 16a baino lehen. Izena herritar askok ematen badute, zozketa bidez hautatuko dituzte parte hartzaileak. 

Saioak hilaren 22an eta 29an izango dira, 15:45etik 17:00etara, udaletxean. Orain artean ere mahai horrek gidatu du TAO sistemaren aldaketa.