Gabon Koruak astelehenean hasiko ditu entseguak

Maria Maya Manterola 2021ko aza. 9a, 09:30

Datorren astetik hasita, astelehenero egingo dituzte entseguak, abenduaren 6an izan ezik. Jakinarazi dute oraindik ere izena eman daitekeela. 

Geroz eta gertuago daude Gabonak, eta garai horretako ekintzetan parte hartzen duten herriko eragile eta taldeak prestaketetan hasiak dira dagoeneko. Gabon Korua ere kalera itzuliko da berriz ere abenduaren 24an, eta jakinarazi dute datorren astelehenean, hilaren 15ean, hasiko dituztela entseguak. Azaroko astelehenetan –15ean, 22an eta 29an– eta abenduaren 13an eta 20an izango dira entseguak, 20:30ean, Komentuan. 

Bide batez, eskerrak eman dizkiete orain arte izena eman nahi duten herritarrei, eta gainerakoei jakinarazi nahi izan diete oraindik ere garaiz daudela. Horretarako, gabonkorua@gmail.com helbidera mezua bidaltzeko eskatu dute.