Zumaiako Osasun Zentroaren funtzionamendua egoera berrira egokituko dela iragarri dute

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 7a, 13:48

Ohar baten bidez, Zumaiako Osasun Zentroaren funtzionamendua "normaltasun berriko" egoerara moldatuko dela iragarri du haren zuzendariak. Zerbitzu batzuk berriro martxan jarriko dira, eta pazientzia edukitzea eskatu die herritarrei.  

Pandemiaren une lazgarrienak atzean utzita ere, behin urte eta erdi pasa ondoren, eta "normaltasun berri batean murgilduta", egoera izurritearen aurrekoa bezalakoa ez dela nabarmendu du Rosa Azkue Zumaiako Osasun zentroko zuzendariak. Hala, zerbitzu batzuk berrekin badira ere, garai honetan Zumaiako anbulatorioaren funtzionamenduak "berezitasunak" izango dituela azpimarratu du.

Hasteko, Zumaiako Osasun zentroak pertsonal gutxiago izango duela azaldu du, "konkretuko, sendagileak. Erizainak izango dira, administrazioko langileekin batera, gure lana eraginkorra izaten lagunduko digutenak". Herritarrei zerbitzuak "ahal den neurrian ondo erabiltzea" eskatzen du zuzendaria, "eta txandak gordetzea. Orain arte erakutsi duzuen pazientzia beharko dugu".

Azkueren esanetan, garrantzitsua izango da eztula, sukarra, diarrea edota katarroa izanda telefono bidez txanda hartzea. "Musukoa, eskuak garbitzea eta distanttziak gordetzea mantenduko dugu. Orduan etortzea ere eskatzen zaizue".

Txertatze kanpainari dagookionez, kanpaina berri martxan dagoela ere gogoratu du, eta 70 urtetik gorako pertsonei bi txerto jartzen ari direla ere azaldu du: gripearen aurkako eta COVID-19aren aurkakoa, hain zuzen. "Gripearen txertoak urteroko baldintzak betetzen ditu", esan du Zumaiako Osasun zentroko zuzendariak. "Txertatzea gomendatzen dela ere aipatu du".

Erizainen kontsultak ere hasiko direla informatu du Azkuek. "Diabetikoen eta gaixo kronikoen kontrolak ere egingo ditugu".

"Denon laguntzarekin, zumaiarren osasun beharrak ondo betetzea espero dugu", desioa egin du Azkuek.

Patxi Ezkurrari eskerrak

Zumaian sendagile lanetan ibili, eta herriko anbulatorioko zuzendari den Patxi Ezkurrak erretiroa hartuko du, eta eskerrak emateko mezua igorri dute Zumaiako zentrotik: "Zumaian urte askoan egin duen lana eta dedikazioagatik gure esker ona azaldu nahi diogu, laster jubilatu egingo baitzaigu. Zorte ona opa diogu bizitzako une berri honetan, bizitzaz eta denboraz goza dezan"

Lehenik eta behin  gure artean eta zuzendari bezala aritu den Patxi Ezkurrari,  Zumaian  urte askotan egin duen  lana eta dedikazioagatik gure esker ona azaltzea  nahi diogu, laster             jubilatu egiten baitzaigu.  Zorte ona opa diogu  bizitzako une berri honetan, bizitzaz eta denboraz goza dezan.