Pala txapelketako final laurdenak jokatuko dira bihartik aurrera

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 3a, 12:22

Pala txapelketa herrikoia final laurdenetan sartu da. Aste honetan bi norgehiagoka jokatuko dira, eta beste biak datorren astean.

Uda amaieran hasitako pilota txapelketa herrikoiak azken txanpan dira. Esku pilota txapelketaren finala etzi jokatuko da, ostiralean, Odietan. Pala txapelketa, berriz, final laurdenetan sartu da. Aste honetan bi partida jokatuko dira eta beste biak datorren astean. 

Final-laurdenak

Osteguna, 4

18:30. Zendoia-Oskarbi vs. Larra-Izarra

Larunbata, 6

11:00. Gorostola-Gorostola vs. Iribar-Alberdi

Asteazkena, 10

18:30. Ramon-Paxa vs. Segurola-Segurola

Osteguna, 11

18:30. Salegi-Aizpurua vs. Ulazia-Ruiz

Finalaurrekoak hilaren 15etik 21era jokatuko dira, eta finala, azaroko azken asteburuan.