Komentuko lorategia 17:00etan itxiko da gaurtik aurrera

Baleike 2021ko urr. 31a, 14:22

Neguko ordu aldaketa egin da bart, eta horren ondorioz, ordubete aurreratuko dira egunsentia eta ilunabarra. Horretara hobeto egokitzeko asmoarekin, Komentuko lorategiaren itxiera ordua ordubete aurreratzea erabaki du udalak. Hala, 10:00etatik 17:00etara egongo da zabalik. Joan den ekainean zabaldu zuen udalak lorategia herritarrentzat, zenbait txukuntze lan egin ondoren.