90 bazkide bildu zituen Beheko Plaza jubilatuen elkartearen irteerak

Baleike 2021ko urr. 31a, 10:39
Beheko Plaza jubilatuen elkarteko kideak atzo, sagardotegian. (Utzitakoa)

Beheko Plaza jubilatu elkarteko kideek irteera egin zuten atzo aspaldiko partez, eta azaldu dutenez, pozarren ibili ziren. Denera 90 bazkide joan ziren, hasteko, Segurako (Gipuzkoa) ondarea bisitatzera. Ondoren, sagardotegi batean bazkaldu eta dantza saioa izan zuten arratsaldean. "Jendea oso gustura bueltatu zen etxera", batzordekide batek jakitera eman duenez.