Maite Ortiz de Mendibil eta Eneritz Lizardi omendu dituzte

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 30a, 16:00
Zumaiako Pilota Elkarteko kide Maite Ortiz de Mendibilek zesta puntako munduko txapelketa irabazi zuen joan den astean Eneritz Lizardi bikotearekin batera, 23 urtez azpikoen kategorian.
Egindako balentriari aitortza egiteko, omenaldia egin zioten bikoteari atzo Aitzuri pilotalekuan. Gipuzkoako txapelketako faseko lehen partida jokatu ostean, lore sorta bana eskaini zieten Arritxu Iribar Kirol zinegotziak eta Iñaki Ostolaza Pilota Elkarteko presidenteak.