Zumaiako Merkatarien Ginkana kanpainako erosketa txartelak zozkatu ditu Gertuk

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 29a, 14:45

Sei erosketa txartel banatu dituzte, Gertu elkarteko saltokietan erabiltzeko 150 euroko balioarekin. 

Gertu elkarteak antolatutako Zumaiako Merkatarien Ginkanaren zozketa egin du dagoeneko. Sei erosketa txartel banatu dituzte, eta saridunek jaso dituzte dagoeneko. Elkarteko saltokietan erabiltzeko 150 euroko bonoa jaso du horietako bakoitzak. 

Idoia Alberdi, Margari Murillo, Amaia Uranga, Ainhoa Gaston, Mari Carmen Osa eta Xabin Eizagirre izan dira zortedunak. Herriko merkataritza sustatzeaz gain, herrian bertan kontsumitzen duten bezeroak saritu nahi izan ditu Gertuk. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide