Maitane Urbieta: "Txikitan Iñaki Mujika bezalakoa izan nahi nuen"

Urtzi Urkizu | Berria 2021ko urr. 29a, 12:37

Realaren partidak kontatzen ditu Maitane Urbieta zumaiarrak Euskadi Irratian. Berrian elkarrizketatu dute.

Euskadi Irratiko kiroletan 2008an hasi zen Maitane Urbieta (Zumaia, Gipuzkoa, 1983). Europako Ligako partiden kontakizuna egiten ari direnen artean, bera da emakume bakarra.

Urbietak berezko du neurketen kontakizunetarako grina. Golen ospakizunetan ere, zinez da indartsua. Esate baterako, hark jarri zion ahotsa joan de urriaren 21ean Realak Sturm Graz taldearen aurka Austrian izandako norgehiagokari. Partidaren bigarren zatian heldu zen donostiarren gola: Aleksander Isak egin zuen, 69. minutuan. 

Hemen irakurri daiteke Maitane Urbietari egindako elkarrizketa.