Surf eta bodyboard txapelketa herrikoia jokatuko da asteburuan

Juan Luis Romatet 2021ko urr. 28a, 12:48

Ziske klubak antolatutako surf eta bodyboard txapelketa herrikoia jokatuko da datorren larunbatean, hilaren 30ean, Itzurun hondartzan.

Olatuekin dantzan arituko dira surflariak eta bodyboardlariak datorren larunbatean, urriaren 30ean, Itzurun hondartzan. Ziskek antolatuta, Zumaiako surf eta bodyboard txapelketa herrikoia jokatuko da egun horretan. Bi modalitateetan, hainbat kategoriatan jokatuko da txapelketa, gazteenetatik hasita helduen mailetara arte, nesketan zein mutiletan. Goizeko 8:30ean hasiko dira lehen txandak, eta antolatzaileen asmoa txapelketa egunean bertan bukatutzat ematea.

Eguraldiaren iragarpenak betetzen badira, ikuskizun ederra izango dela aurreikusten dute antolatzaileek, olatu politak eta hego haizea izango direlako.