Adinekoei zuzendutako iruzur saiakerak egiten ari direla adierazi du udalak

Azken egunotan adinekoei zuzendutako iruzur saiakerak izaten ari direla jadierazi du Zumaiako Udalak. Dirudienez, telefonoz deitzen ari dira Osakidetzakoak direla esanez. Osakidetza, baina, ez da halako deirik egiten ari.

Udalak azaldu duenez, azken egunotan telefono deiak jaso dituzte herriko zenbait pertsona adinduk (946 aurrezenbakitik). Osakidetzaren izenean deitzen dutela esaten diete, COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosiaren inguruko informazioa emateko etxean hitzordu bat eskatuz eta ordua aldatzeko inolako aukerarik eman gabe.

Hori jakinda, udala Osakidetzarekin harremanetan jarri da, eta herriko adinekoei ohartarazi nahi die Osakidetza ez dela halako hitzordurik eskatzen ari.

Norbaitek telefonoz edo tinbrea jota etxean hitzordu bat eskatuz gero, aterik ez zabaltzeko gomendioa eman nahi du udalak.