Oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzearen inguruko tailerra izango da bihar

Baleike 2021ko urr. 27a, 14:10

Maria Calvo Mongek emango du tailerra, Emakumeon* Etxean. Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea.

Oinarrizko BBB –Bihotz-biriketako bizkortzea– eta desfibriladore semiautomatikoaren erabilera ezagutzeko tailerra eskainiko du Maria Calvo Mongek, urriaren 28an, osteguna, 18:00etan, Emakumeon* Etxean. Gaztelaniaz izango da.

Izenak emateko zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera idatzi daiteke, edo 633 43 27 62 telefono zenbakira deitu.