Erkibe etxeko lorategia txukuntzen ari da udala

Baleike 2021ko urr. 26a, 16:27
Argazkia: Zumaiako Udala.

Udala Erkibe etxeko lorategian kimaketa lanak egiten ari da egunotan. Lorezaintza adituen aholkua jaso ondoren, kanpoko zuhaitzak kimatuko dituzte, hasteko eta behin. Datorren urtean, berriz, kanpoko horma botatzea aurreikusi dute, Beheko plaza eta lorategia bi altueretan elkartzeko.