Aste honetan amaituko da pala txapelketa herrikoiko lehen fasea

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 25a, 16:30

Final laurdenen aurreko jardunaldia jokatuko dute aste honetan pala txapelketa herrikoian parte hartzen duten bikoteek, Odieta pilotalekuan. 

Hauek izango dira gaur, astelehena, eta bihar, asteartea, izango diren norgehiagokak:

Astelehena 25

18:00.
Paxa-Ramon vs Izarra-Larrañaga 

Asteartea 26

17:30.
Ulazia-Ruiz vs Gorostola-Gorostola 

Osteguna 28

18:30.
Zendoia-Oskarbi vs Ulazia-Ruiz 

Martinez-Joko bikoteak ez du aurrera egingo, lesio bat tarteko.