Pentsio, osasungintza nahiz zaintza lan duin eta publikoen alde, kalean

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 25a, 15:31

Datorren astean ez dute elkarretaratzerik egingo, Santu Guztien Eguna delako. Azaroaren 8an egingo dute protesta berriz ere. 

Jubilatuen eta pentsiodunen plataformaren deialdiari erantzunez, zumaiar ugari elkartu da gaur eguerdian Saregileen plazan. Pentsio publikoen aldeko aldarria plazaratzeaz gain, osasungintza eta zaintza lan duinak eskatu dituzte. Hurrengo elkarretaratzea azaroaren 8an egingo dute leku berean, 12:00etan.