Biharko ipuin kontaketa saiorako izena eman daiteke oraindik ere

Baleike 2021ko urr. 21a, 09:20

'Ipuin kontaketak aniztasunetik' ekimenaren barruan, Frantzia, Senegal, Andorra eta Britainia Handiko ipuinak entzun ahal izango dituzte bihar etxeko txikienek haur liburutegian. 

Sebastian Cartier, Sambou Diaby, Thais Torra eta Roanna Larsenen eskutik, Frantzia, Senegal, Andorra eta Britainia Handiko ipuinak entzuteko aukera izango dute bihar 4 urtetik gorako haurrek. Jatorrizko hizkuntzan kontatuko dituzte ipuinak, eta euskarara ekarriko dituzte jarraian. Saioa 17:30ean izango da, haur liburutegian.

Saiora bertaratu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, plaza kopurua mugatua delako. Horretarako, haurliburutegia@zumaia.eus helbidera idatzi beharko da, eta bakoitzak gehienez ere bi pertsonentzako izena eman ahal izango du. 

Ipuin kontaketak aniztasunetik egitasmoko bigarren saioa da biharkoa. Datorren astean izango da hirugarrena eta azkena, eta Armenia, Brasil eta Suediako ipuinak kontatuko dituzte Hasmik Minasian, Jeisiane Katia Ferreira eta Anders Lanzének.