Azaroan jarraipena izango dute KZ Guneko 'online' hitzaldiek

Mireia Galarza Bastida 2021ko urr. 19a, 16:00

QR kodeak, sinadura digital motak edo laguntzaile adimentsuei buruz ariko dira, besteak beste. Gutxi gorabehera 30 minutuko iraupena izango dute hitzaldi guztiek.

KZ Guneak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei buruzko hitzaldiak eskainiko ditu azaroan ere, guztiak 'online' bidez. Hain zuzen, KZ Gunea TIC kanalean eskainiko dituzte hitzaldiak, euskaraz eta gaztelaniaz, eta gutxi gorabehera 30 minutuko iraupena izango dute. 

Interesa dutenek ez dute izena eman beharko, sarrera askea izango baitute hitzaldi guztiek. Hala ere, KZ Guneko kideek azaldu dutenez, momentuan hitzaldia ikusteko aukerarik izan ezean, Youtube plataformako beraien kanalean zintzilikatuko dituzte. Hona hemen hitzaldi guztiak:

1. astea: Deskargatu zure COVID pasaportea ziurtagiriarekin eta ziurtagiririk gabe

- Azaroak 9, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Azaroak 11, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

2. astea: QR kodeak erabiltzea

- Azaroak 16, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Azaroak 18, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Identifikazio eta sinadura digital motak

- Azaroak 23, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Azaroak 25, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

4. astea: Zertarako balio dute Siri edo Alexa bezalako laguntzaile adimentsuek?

- Azaroak 30, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Abenduak 2, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.