Pentsiodunek elkarretaratzea egin dute beste behin ere

Mireia Galarza Bastida 2021ko urr. 18a, 18:51

Ohiko aldarrikapenez gain, ordea, datozen hilabeteetan egingo diren mobilizazioen berri ere eman dute.

Udako etena eta gero, irailarekin batera ekin zioten pentsiodun eta jubilatuek astelehenetako elkarretaratzeei. Gaur, beste behin, Saregileen plazan elkartu dira hainbat herritar.

Ohiko aldarrikapenez gain, ordea, datozen hilabeteetan egingo diren mobilizazioen berri ere eman dute, tartean, greba orokor bat urtea amaitu baino lehen. Aldi berean, adierazi dute, aurrerantzean pentsioen eta lan harremanen erreformek leku garrantzitsua izango dutela aldarrikapenen artean.