Xemein eta Beheko Plaza abesbatzek kontzertua eskainiko dute urriaren 23an

Baleike 2021ko urr. 18a, 16:10
Beheko Plaza abesbatza artxiboko irudi batean.

Markina-Xemeinen izango da ekitaldia, zehazki, Mertzedeko Elizan. 

Elkalanaren fruitu, Zumaiako Beheko Plaza abesbatzak, Xemein abesbatzarekin batera, kontzertua eskainiko du urriaren 23an. 

Markina-Xemeinen izango da hitzordua, Mertzedeko Elizan, hain zuzen ere. 20:15ean hasiko da ekitaldia, eta bi abesbatzek hainbat abesti eskainiko dituzte kontzertuan zehar.