Txandakako trafikoa izango da Ardantzabiden gaur eta bihar

Maria Maya Manterola 2021ko urr. 13a, 09:30

Oinezkoak lehenesteko asfalto inprimatu erako zoladura jarriko dute egunotan Ardantzabiden. Udalak eskatu du ibilgailuak beharrezko eginkizunetarako soilik erabiltzeko. 

Martxoaren 8a plazatik hasi eta Ardantzabide kalearen hasierako plazaren artean oinezkoak lehenesteko, errepidea espaloiaren mailara igo, eta asfalto inprimatu erako zoladura jarriko dute egunotan. Horregatik, lanek irauten duten bitartean ibilgailuak beharrezko eginkizunetarako soilik erabiltzea eskatu du udalak. Gainera, gaur, asteazkena, eta bihar, osteguna, txandakako zirkulazioa izango da Ardantzabideko errepidean. 
 
Ardantzabideko urbanizazio proiektuaren barruan ari dira egiten lanok. Datorren astean ere, hilaren 18tik 22ra bitartean, txandakako trafikoa izango da.