Xey fabrika zenean dagoen zerrautsa erre da gaur ere

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urr. 10a, 19:24

Gaur arratsaldean suhiltzaileek esku hartu dute Xey fabrika zenean, bertan dagoen zerrautsa erre eta ke handia ateratzen hasi delako. 

Bertako bizilagunek ohartarazi dituzte suhiltzaileak, eta 17:00ak aldera bertaratu dira. Arazorik gabe itzali dute gori-gori zegoen zerrautsa. 

Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, duela hiru egun ere erre zen fabrika zaharreko zerrautsa.