Annette Gonzalez-Etxabarri nagusi Euskal Surf Zirkuituko proban

Aritz Mutiozabal 2021ko urr. 5a, 10:34

Gizonezkoetan Iker Amatriain zarauztarra nagusitu zen finalean.

Euskal Herriko Surf Federazioaren eskutik, Euskal Zirkuituko bigarren jardunaldia jokatuko zen asteburuan Zarautzen. Emakumezkoetan, Annette Gonzalez-Etxabarri zumaiarra izan zen nagusi; Mikele Beato, Silke Martinez eta Sara Urresti aritu ziren berarekin finalean. Gizonezkoetan, berriz, Iker Amatriain zarauztarra nagusitu zen finalean, Indar Unanue, Lander Davila eta Adur Amatriain anaia mendean hartuta. 

Sopelan (Bizkaia) hasi zen txapelketa irailaren 18an eta 19an, eta Zarautzen eman diote segida. Hurrengo jardunaldiak, berriz, Mundakan (Bizkaia) jokatuko dituzte, abenduko lehen hiru asteburutan.