Etenik ez dute pilota txapelketa herrikoiek

Juan Luis Romatet 2021ko urr. 4a, 11:17

Jardunaldiz jardunaldi aurrera doaz Zumaian jokatzen ari diren pilota txapelketa herrikoiak. Aste honetan ere izango dira partidak jokoan. 

Pasa den ostiralean jokatu zen eskuzko txapelketako laugarren jardunaldia, emaitza hauekin:

  • Aitzol Oliden-Peio Etxabe; 22 – Roman Juaristi-Joseba Eizmendi, 11
  • Ander Odriozola-Joseba Martija, 22 – Eneko Urbieta-Unai Beristain, 11
  • Aitor Aizpurua-Josu Salegi, 22 – Imanol Oiarzabal-Kimetz Etxabe, 11

Datorren ostiralean, 17:30ean hasita, honako hiru partida hauek jokatuko dira:

  • Roman Juaristi-Joseba Eizmendi / Eneko Urbieta-Unai Beristain
  • Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga / Aitor Aizpurua-Josu Salegi
  • Aitzol Oliden-Peio Etxabe / Ander Odriozola-Joseba Martija

Pala txapelketan, berriz, emaitza hauek izan ziren pasa den astean:

  • Larrañaga-Izarra, 22 – Txoko-Mañu, 12
  • Salegi-Aizpurua 22 – Larrañaga-Calderon, 14
  • Ramon-Paxa, 22 – Iribar-Alberdi, 14

Hauek izango dira aste honetan jokatuko diren partidak:

Asteazkena, 6, 18:30ean

  • Salegi-Aizpurua / Txoko-Mañu

Osteguna, 7, 18:30ean

  • Ulazia-Ruiz / Segurola I-Segurola II

Larunbata, 9, 11:00etan

  • Martinez-Joko / Gorostola - Gorostola ll