Lopezek larunbatean jakingo du Hondarribiko finalaurrekora sailkatzen den edo ez

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 30a, 11:02

'Hondarribiko Grand Slama aurrera doa eta hirugarren jardunaldira iritsi da, ligaxkako azkenera. Oraingoan larunbatean jokatuko da, 20:00etatik aurrera, Jostaldi pilotalekuan. Euskal Telebistak larunbat gauean emango du jaialdia, 23:15ean hasita.

Erkiaga-Etcheto eta Olharan-Del Río bikoteen arteko partidarekin hasiko da jardunaldia; finalerdietarako txartel bat izango da jokoan A multzoko bi bikote hauen artean, Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar sailkatuta daudelako jada. Bi bikoteek galdu egin zuten aurreko jardunaldietan Goikoetxea-Aimarren aurka. Partida hau irabazten duena urriaren 9ko finalerdietan izango da.

B taldea parekatuago dago eta dena gerta daiteke. Beaskoetxea-Zabala, garaipen batekin, eta Hormaetxea-Manci izango dira aurrez aurre. Azken hauek ez dute oraingoz partidarik irabazi. Beaskoetxea-Zabala bikoteak irabaziz gero, finalaurrekora pasatuko lirateke multzoko lehen postuan; bigarren Arbek eta Imanol Lopezek osatutako bikotea izango litzateke, hauek aurreko jardunaldian irabazi batzuten. Aldiz, irabazleak Hormaetxea-Manci badira, berdinketa hirukoitza gertatuko litzateke eta bikote bakoitzak lortutuako setak edo tantoak hartuko lirateke kontuan.