2021/10/03 16:30ean

Zinema

D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak

D'Ortagnan eta hiru Mosketxakurrak
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria: Toni Garcia. Generoa: marrazki bizidunak. Urtea: 2021. Herrialdea: Espainia.

D'ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.