Pentsiodunek elkarretaratzea egin dute beste astelehen batez

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 27a, 16:41

Astelehenero egin bezala, Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen talde bat Saregileen plazan elkarretaratu da gaur eguerdian, "pentsio, osasungintza eta zainta lan publiko duinak" eskatzeko. 

Kontzentrazioan zehar gogoratu dute Euskal Herriko zein Espainiar Estatu jubilatuen elkarteetako ordezkari batzuk gaur bertan abiatu direla Bruselara aldarri hauek Europar Batasuneko Parlamentuan eta Batzordean partekatzera. 

Horrez gain, adierazi dute urriaren 1ean Nazioarteko Pertsona Nagusien Eguna ospatuko dela. Ostiral horretan, besteak beste, manifestazioa egingo da Donostian, eguerdiko 12:00etan, Alderdi Ederretik abiatuta, "pertsona nagusiek propio pairatzen dituzten arazoei irtenbidea emateko".