Anuk oroitu dute labarretan, haren hilketaren 28. urteurrenean

Baleike 2021ko ira. 25a, 15:30

Xabier Kalparsoro Anuk zumaiarraren heriotzaren 28. urteurrena izango da bihar. "Egia argitara ateratzeko" aldarrikatu dute gaurko ekitaldian; gero kontzentrazioa egingo dute Magnolioan.

Udaltzainek 1993an atxilotu zuten Kalparsoro, Durangon, eta Bilboko polizia-etxe batera eraman zuten. Bertsio ofizialak dio komisariako bigarren pisuko leiho batetik erori zela; bi egun beranduago zendu zen ospitalean.

Gaur eguerdian oroitu dute Anuk labarretan, lore eskaintza baten bidez. "Egia osoa itzaletik argitara ateratzeko garaia" dela azpimarratu dute ekitaldian, eta "memoria osoa" aldarrikatu dute "alde bakarreko memoriaren eta errelato bakarraren aurrean".

19:30erako elkarretaratzera deitu dute Magnolioan, Egia osoa argitara! lelopean.

Argazkiak: Zumaiako Sortu