Zozkatu ditugu Neomaken kontzerturako sarrerak

Baleike 2021ko ira. 22a, 10:07

Udako kontzertuetako azken emanaldia izango da datorren larunbatean, hilaren 25ean, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Neomak taldea igoko da agertokira, eta kontzertua 20:00etan hasiko da. 

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Irabazleak Estibalitz Guridi Aizpurua eta Ihintz Linazisoro Garate izan dira. Zorionak. Sarrerak aretoko atean izango dituzte zain.

Kontzerturako sarrerak salgai daude turismo bulegoan, 5 euroan.