Benjamin, alebin eta infantil mailetako haurrei zuzendutako eskolak antolatu ditu Zumaiako Pilota Elkarteak

Maria Maya Manterola 2021ko ira. 18a, 10:30
Pilota eskolako festako irudia, 2019an.

Asteartean gurasoekin batuko dira, 2021/2022 denboraldiko xehetasunak azaltzeko. 

Zumaiako Pilota Elkarteak aurki ekingo dio denboraldi berriari. Aurten ere pilota eskolak eskainiko dizkiete benjamin, alebin eta infantil mailako haurrei, eta gurasoei horien gaineko azalpenak emateko, bilera deitu dute astearterako, hilak 21. Aitzuri pilotalekuan izango da, 19:00etan.