Telmo Idigorasek parte hartuko du 'Baserria' programan

Mireia Galarza Bastida 2021ko ira. 18a, 09:30

Zumaiarra kaletarren taldean egongo da, eta guztira 24 parte hartzailek osatuko dute saioa. Bihar estreinatuko dute denboraldi berria, ETB1en.

Igandean hasiko da Baserria programa ETB1en, eta bertako parte hartzaileen artean izango da Telmo Idigoras zumaiarra.

Guztira 24 lehiakidek osatuko dute reality-a, hamabi kaletar eta hamabi baserritar, eta aurreko edizioan bezala, sei bikoteko bi taldetan banatuta egongo dira: Goienetxeatarrak eta Bengoetxeatarrak. Igandetan botako dituzte atal berriak eta, berrikuntza bezala, eztabaida saioak izango dira asteartetan. 

Gainera, berrikuntza bezala, aurten Baserria Chatbot sortu dute, programaren jarraitzaileek Facebook eta Instagramen jokatu ahal izango duten joko digital interaktiboa. Programaren izen bereko aplikazioa ere eskuragarri dago dagoeneko.