Bosco Garitano, gaur, ETBko 'Munduko plazan' saioan

Baleike 2021ko ira. 16a, 14:38

Mexiko Hirian bizi diren euskaldunen bizitza plazaratuko du gaur Munduko plazan saioak. Bosco Garitano zumaiarra izango da elkarrizketatuetako bat.

Munduan zehar bizi diren euskaldunen bizimodua erakusten du Leire Palaciosek gidatutako ETB-1eko Munduko plazan saioak. Pasa den astean eman zuten lehen atala eta Istanbulen aurkitutako lagunak elkarrizketatu zituen. Gaur bigarrena emango dute, eta Mexiko Hirian bizi diren euskaldunak izango dira protagonistak. Horien artean da Bosco Garitano zumaiarra. Enpresari honek Mexikoko faktoria batean egiten du gaur egun lan. 

Saioa 22:30ean ikusteko aukera izango da ETB-1en. Jarraian, saioaren aurrerapen bideoa.