Zabor poltsak igerian San Jose kalean

Baleike 2021ko ira. 16a, 09:54

Azken aldian ohitura bihurtu da San Jose kalean: edukiontzietara bota baino, herritar batzuek hauen aldamenean uzten dituzte zabor poltsak, lurrean botata. Baina, San Josen gertatzen den hau herriko beste kale eta auzune batzuetan ere errepikatzen da.

Horrek arratoiekin eta bestelako animaliekin arazoak sortu ditu auzunean, baina bestelakoak ere gertatzen dira. Hala, bart gauean izandako euri zaparradekin edukiontzien alboan utzitako poltsa batzuk igerian eraman zituzten aldapan behera. Gaur goizean kalean zegoen ikuspegia ez zen egokiena. "Hau lotsagarria da!", zioen emakume batek balkoitik haserre; "gure errua da", zioen beste emakume batek penatuta.