TAOren udako aldia amaituko da bihar

Maria Maya Manterola 2021ko ira. 15a, 11:22

Gaur izango da udako aldia indarrean egongo den azken eguna. Bihar hasi eta azaroaren 4a bitarte izango da indarrean tarteko aldia. 

Bihar (osteguna) hasi eta azaroaren 4ra bitarte, tarteko aldiari dagokion TAO araudia izango da indarrean Zumaian. Bertakoen eremuak eta errotazio altuko zenbait gune indarrean izango dira asteburuetan. Julio Beobide, esaterako, bertakoena izango da, baina bertakoez gain, bertan aparkatu ahal izango dute San Joseko, Ardantzabideko, Alde Zaharreko eta Arrangoletako bizilagunek ere. Bestalde, gogorarazi dute Ardantzabidek beste eremuen funtzionamendu bera izango duela araudi berriarekin. 

Astean zehar, aldiz, neguko aldiko araudia izango da indarrean. 

Deskargatu hemen TAOren tarteko aldiko araudia.