2021/09/12 09:00etatik aurrera

Ibilaldia

Xiru gogoan mendiko bizikleta irteera

Xiru gogoan mendiko bizikleta irteera
Lubaki kiroldegia, Zumaia

2017ko udan zendu zen Jose Manuel Azkue Xiru-ren omenez, BTT irteera antolatu du Sastrakas mendiko bizikleta taldeak iganderako. Taldeko kideak eta kirolzaleak 9:00etan elkartuko dira Lubaki kiroldegiaren parean, eta bi gurpilen gainean itzulia egin ondoren, hamaiketakoa egingo dute, Xiru gogoan.