Kalean da iraileko Baleike aldizkaria

Baleike 2021ko ira. 9a, 12:19

Iñaki Oreja eta Garbiñe Arrieta margolariak, Antton Segurola ostalaria, Sara Manzisidor, Malen Solozabal eta Jone Aguado kirolariak... hori guztia eta askoz gehiago, iraileko Baleike aldizkarian.

Ion Brakamontek hartu du iraileko Baleike aldizkariaren azala: motxila bizkarrean hartuta, Hego Amerikan egin ditu azken hilabeteak, eta bidaian bizitako istorioak izan ditu hizketagai. Hitz tantak atalean, Iñaki Oreja eta Garbiñe Arrieta IGart Studioko kideak elkarrizketatu ditugu. Duela gutxi zabaldu du bikoteak margotzeko estudioa Sanjuaniturri parean. Sara Manzisidor korrikalariak, Malen Solozabal futbolariak eta Jone Aguado eskubaloi jokalaria emakumezkoen kirolaren inguruan aritu dira. Erretratua atalera, berriz, Antton Segurola ostalaria eraman dugu. 

Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ondoko salmenta puntuetan: Ogi berri Amaia plaza, Agurtzane, Mandala, Aizpurua, A3, Arkupe eta BM supermerkatua.