Xiruren omenezko itzulia egingo dute igandean

Maria Maya Manterola 2021ko ira. 9a, 10:38
2019an egin zuten irteeraren irudi bat.

Lubaki kiroldegian elkartuko dira txirrindulariak, 9:00etan. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute.

2017ko udan zendu zen Jose Manuel Azkue Xiru-ren omenez, BTT irteera antolatu du Sastrakas mendiko bizikleta taldeak iganderako. Taldeko kideak eta kirolzaleak 9:00etan elkartuko dira Lubaki kiroldegiaren parean, eta bi gurpilen gainean itzulia egin ondoren, hamaiketakoa egingo dute, Xiru gogoan.