Ostiralean hasiko da eskuzko txapelketa herrikoia

Maria Maya Manterola 2021ko ira. 8a, 09:15

Hiru partida izango dira ostiralean Odietan, 18:00etan hasita. Guztira, zazpi bikote lehiatuko dira nor baino nor irailan eta urrian. 

Pala txapelketa herrikoia martxan da dagoeneko, eta Zumaiako Pilota Elkarteak iragarri du ostiralean dela hastekoa eskuzko txapelketa. Guztira, zazpi bikote izango dira lehian nor baino nor, eta bikote bakoitza gainerako guztien aurka arituko da finalerdietara arteko partidetan. Irailan eta urrian jokatuko dira norgehiagoka horiek, eta azaroaren 5ean izango da final handia. 

Ostiralean, etzi, 18:00etatik aurrera, hiru partida jokatuko dira Odieta pilotalekuan:

  • 18:00. Aitzol Oliden - Peio Etxabe vs. Eneko Urbieta - Unai Beristain
  • 18:30. Roman Juaristi - Joseba Eizmendi vs. Imanol Oiarzabal - Kimetz Etxabe
  • 19:00. Aritz Salegi - Arkaitz Astigarraga vs. Ander Odriozola - Joseba Martija