Bero itogarriarekin hasi da eguna

Maria Maya Manterola 2021ko ira. 7a, 12:49

Abisu horia atzotik dago indarrean, tenperatura altuengatik. Atzoko beroari eutsi dio gaur ere, batik bat, goizean goiz. Balio altuak erakutsi dituzte termometroek, eta eguerdira gerturatu ahala, zertxobait behera egin dute. Eguraldiaren iragarpenaren arabera, iluntze partean 8 eta 10 gradu artean jaitsi daiteke tenperatura.