Pala txapelketa herrikoiko partidak jokatuko dira astean zehar Odietan

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 6a, 14:29

Eskuzko eta palazko txapelketa herrikoiak jokatuko dira uda amaiera eta udazken hasiera bitartean. Pala txapelketako multzoak osatu dituzte; eskuzkoak aste honetan erabakiko dituzte. Partidak Odieta frontoian jokatuko dira.

Pandemiari aurre eginez, eskuzko eta palazko txapelketa herrikoiak antolatu dituzte herrian. Iaz ere jokatu ziren, nahiz eta finalerdietan bertan behera utzi behar izan zituzten osasun egoerak okerrera egin ondoren. Antolatzaileen asmoa txapelketa iraila eta urria artean jokatu eta amaitzea da.

Pala txapelketa jokatuko duten multzoak dagoeneko erabaki dituzte. Bi multzotan banatuko dira parte hartzaileak. A multzoan Segurola-Segurola ll, Gorostola-Gorostolin, Zendoia-Oskarbi, Ulazia-Ruiz, Martínez-Joko eta Carballo-Zuazobide bikoteak arituko dira; B multzoa, aldiz, Izarra-Larrañaga, Salegi-Aizpurua, Iribar-Alberdi, Calderón-Larrañaga, Paxa-Ramon eta  Txoko-Mañu bikoteek osatuko dute.

Aste honetan jokatuko dituzten norgehiagoken egitaraua ere prestatu dute:

Astelehena, 6. 18:30ean.

  • Martinez-Joko Vs Segurola-Segurola II. Epailea: Izarra-Larrañaga
  • Izarra-Larrañaga Vs Iribar-Alberdi. Epailea: Martinez-Joko

Asteartea, 7. 18:30ean.

  • Calderon-Larrañaga Vs Txoko-Mañu. Epailea: Salegi-Aizpurua.

Asteazkena, 8. 18:30ean.

  • Ulazia-Ruiz Vs Carballo-Zuazobide. Epailea: Segurola - Segurola II.
  • Segurola-Segurola II Vs Zendoia-Oskarbi. Epailea: Ulazia-Ruiz.

Eskuzko txapelketaren nondik norakoak erabakitzeko bilera bihar egingo dute.