Furgobaratza Keretxudin izango da astelehenean

Maria Maya Manterola 2021ko ira. 2a, 17:00

Arazoak konpontzeko, aholkuak emateko edota praktika egokiak proposatzeko helburuarekin izaten da Furgobaratza Sareko Baratze Parkeetan. 

Ekogunearen Furgobaratzak Keretxudin egingo du geldialdia datorren astelehenean, hilaren 6an. Bertan izango dira 18:00etatik 19:30era, arazoak konpontzen laguntzen, aholkuak ematen edota praktika egokiak proposatzen. Saioan parte hartzeko, beharrezkoa izango da Keretxudin ezarritako babes eta higiene neurriak betetzea.