Zaborra bidean

Herritarren txokoa 2021ko abu. 31a, 09:52

Juan Ramon Llavori herritarrak ondoko kexa bidali zuen Baleikera, astelehenean egindako ibilaldian bildutako hondakinak direla eta. 

San José kaletik ibilbidea hasita, Elorriagara arte, eta berriro Zumaiara. Hau da, Donejakue Bidean.

Astelehena 30ean jasotako zaborra da. Eta hor ikusten den apurtutako kristalezko kopa belar zelai batean botata zegoen. Bertan abereak belarra jaten dute.

Dotore dotore ipinita, zaborrak badirudi arte ederraren intalazio bat dela, eta poltsarekin batera bihurtzen da "Street Art" ekintza batean... Zer egin?