Balezta arrain bat dabil Itzurun hondartzako urertzean

Baleike 2021ko abu. 30a, 16:30

Azken asteotan hamarnaka laguni egin die hozka animalia batek. AZTIk ondorioztatu du balezta arraina izan daitekeela, portaera aztertuta eta hozkadari erreparatuta.

Bainatzen ari zirela, zerbaite kosk egin eta atzetik jarraitzen ziela zioten hamarnaka lagun gerturatu da azken asteotan Itzurun hondartzako sorosleengana.

AZTI zentro zientifiko teknologikoak ondorioztatu du balezta arrain bat izan daitekeela. Sorosleek ere hala uste dute, animaliaren hozkadak utzitako arrastoei behatu ondoren eta arrainak erakutsitako portaera dela eta.

Atlantikoan eta Mediterraneoan aurki daiteke balezta arraina. Soinberez elikatzen da, eta maskorrak apurtzen ditu bere hortz gogorrekin. Aho handia du, eta 40 cm luze da.