Zozkatu ditugu Marenen kontzerturako sarrerak

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 30a, 10:54

Maren abeslari bilbotarrak kontzertua emango du larunbat honetan, irailaren 4an, Sagarbideko patioan. Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Saridunak Eneritz Laskibar Lete eta Feli Uria izan dira. Sarrerak patioko atean izango dituzte zain. Kontzertua 20:00etan hasiko da. 

Marenen kontzerturako sarrerak turismo bulegoan daude salgai, 5 euroan.