'Cavaren ibilbidea' bidaiarako izen ematea ostegunean zabalduko du Beheko Plazak

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 29a, 08:44

Cavaren ibilbidea izeneko bidaia antolatu du Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak. Izenak ostegunean emango dira, elkarteak Hogarrean duen bulegoan.

Irailaren 19tik 23ra bitartean egingo da Cavaren ibilbidea izeneko bidaia hau. Bertan, Kataluniako hiru upategi ezagutuko dituzte, Pobleten, Santes Creus monaterioan eta Sitgesen, hain zuzen. Egonaldia Comarrugako lau izarreko hotel batean egingo dute, mantenu osoan. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, Beheko Plazako bazkide ez direnek ere izango dute bidaia honetan parte hartzeko aukera. Izenak ostegun honetan, hilaren 2an emango dira Beheko Plaza elkarteak Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroan (Hogarrean) duen lokalean. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:00etara hartuko dituzte interesdunen izenak.