Irailaren 1ean hasiko da Zumaia Cuban Boxingen ikastaroen kurtso berria

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 25a, 09:40

Irailarekin batera hasiko da Zumaia Cuban Boxing klubeko kurtso berria. Urtean zehar emango diren ikastaro eta jardueretarako izen ematea zabalik dago jada.

Datorren asteazkenean, irailaren 1ean hasiko da Zumaia Cuban Boxing klubak antolatzen duen boxeo eskolako kurtso berria. Goizez eta arratsaldez eskainiko dira boxeo jarduerak, egunaren arabera.

Hala, astelehen eta asteazkenetan 10:45etik 11:45era izango dira helduentzako kurtsoak, eta astearte eta ostegunetan arratsaldez, 19:30etik 20:45era. Haur eta gaztetxoei zuzendutako kurtsoak irailaren 8an hasiko dira. 2021-22 kurtsoan 8 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako boxeo jarduerak eskainiko dira. Hamar haurreko taldera mugatuko da parte-hartzea. Haurren ikastaroak asteartetan eta ostegunetan emango dira, 18:30etik 19:30era. 

Boxeo jarduera hauetan parte hartu nahi dutenek 606 10 76 33 (Ruben) telefono zenbakira dei egin dezakete.